Olaia Inziarte, Izaki Gardenak eta Nhil Jimmy Jazzeko agertokira igoko dira «M3moria zuzenean» jaialdian. Martxoaren 13an izango da, sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu den programazioaren baitan. Sarrerak urtarrilaren 29an, ostegunean, jarriko dira salgai, 20 euroren truke. Kontzertuaren ondoren, BEAT ARTEAN taldeak biniloak jarriko ditu agertoki berean.

m3moria zuzenean jimmy jazz gasteiz martxoak 3

1976ko martxoaren 3an Luis Llachek «Campanadas a mort» konposatu zuenetik, martxoaren 3ko sarraskia jorratzen duten 46 abesti zenbatu dira. Hori dela eta, Martxoak 3 elkarteak nahi izan du musika ere presente egotea urtemugan.

Olaia Inziarte Nafarroako Oronoz herritik dator eta 2022an ekin zion bakarlari ibilbideari “Lehengo Lepotikan Burua” diskoarekin. Pare bat urte geroago, «Zerrautsa» lana argitaratu nuen.

Izaki Gardenak 2012an sortu zen Jon Basagurenen abestiei forma emateko. Urte horretan bertan argitaratu zuten Itsasargiak, bost abestiko EPa. Harrezkero, hiru disko eta hainbat single argitaratu dituzte. Azken diskoan Herio kantua sartu du, blues moduan martxoaren 3ari erreferentzia zuzena egiten dion kantua, sarraskiaren eszenatoki berean hartualdi bakarrean eta zuzenean grabatu zena.

Aretxabaletan (Gipuzkoa) du jatorria Nhilek. 2017ko amaieran azaleratu ziren, pop soul funk finduaren aldeko proposamenarekin. 2020an argitaratutako lehen lanaren ondoren, bi urte geroago, Nhilek BIZI BAGINA BEZALA bere bigarren lana aurkeztu zuen, bederatzi kantuz eta hainbat kolaborazioz osatua, hala nola, Mikel Etxaburu, Lide Hernando eta Joseba Aparicio. Taldea itzuli berri da “Etxea” izeneko diska berriarekin.

SARRERAK HEMEN SALGAI: sarrerak.jimmyjazzgasteiz.com/web/?menu=1162&pagina=entradas&item=59710&siteID=jimmyjazz

www.martxoak3.org
www.jimmyjazzgasteiz.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude