BIZAN Fest Arte Eszenikoen Jaialdiaren bosgarren edizioa egingo da maiatzean eta ekainean, Vitoria-Gasteizko adinekoen talentuari, sormenari eta potentzialari balioa emango dien programazioarekin. Jaialdiak BIZANen tailer eszenikoetan egindako lana erakutsiko du, dantza, antzerki, dantza, kantu, umore, poesia eta musika arloetako proposamenen bidez. Guztira, 1.000 pertsona inguruk gozatu ahal izango dute hiriko hainbat espaziotan antolatutako emanaldiez, eta 20 tailerretako 200 artista baino gehiagok hartuko dute parte. Taldeetako batzuk begiraleek dinamizatuko dituzte, eta beste batzuk, berriz, sortzaileak izango dira eta adinekoek gidatuko dituzte. Emanaldiak bost datatan eta hiriko hainbat espaziotan egingo dira: Maiatzaren 19an | 17:30ean | Salburua Gizarte Etxea dantza (Sansomendiko BIZAN) Mikroantzerkia (Txagorritxuko BIZAN) Dantza: koreografiak (Aranako BIZAN) Abestu dezagun (Herrandarren, Judizmendiko eta San Kristobaleko BIZAN) Maiatzaren 20an | 17:30ean | Arriaga Gizarte Etxea Antzerkia (San Prudentzioko BIZAN) Euskal Dantzak (San Martingo BIZAN) Dantzaldia: karibetarrak (Sansomendiko BIZAN) Abestu dezagun (Herrandarren, Judizmendiko eta San Kristobaleko BIZAN) Maiatzaren 21ean | 17:30ean | Aldabe Gizarte Etxea Egunerokotasunerako umorea (San Martingo BIZAN) dantza (Sansomendiko BIZAN) dantza (Sansomendiko BIZAN) “Irakurtzekoa eta errezitatzekoa” poesia- eta musika-taldea (Aranbizkarreko BIZAN) Dantzaldi aurreratua (Sansomendiko BIZAN) “Aritz Zaharra” abesbatza (Aranbizkarreko BIZAN) Maiatzaren 26an | 17:30ean | Federico García Lorca Antzokia Munduko dantzak (Aranbizkarreko BIZAN) Ikasi poesia errezitatzen eta istorioak kontatzen (Herrandarraren BIZAN) Munduko dantzak (San Kristobaleko BIZAN) “Voces del ayer” abesbatza (BIZAN San Prudentzio) Gasteizko Hauspoak akordeoi-taldea (Herrandaren BIZAN) Ekainaren 8an | 17:00etan | Ignacio Aldecoa Kultur Etxea Soinu-fikzioa (Aranbizkarreko BIZAN) Sarrerak maiatzaren 8tik aurrera egongo dira salgai, 11:00etan, BIZAN zentroetan. Ekitaldi bakoitzaren kostua 2 €-koa izango da, ekainaren 8an Ignacio Aldecoa Kultur Etxean egingo denarena izan ezik, doakoa eta sarrera librekoa izango baita lekua bete arte. Bidalketetan zehar nabigatu Afrikaren Asteak bederatzigarren edizioa ospatuko du Gasteizko auzoetan birziklapena hobetzeko 7 tailer praktiko bultzatu ditu Udalak