(Español) Podcast de Barrio

Klaseak kendu zizkiguten eta aspertu egiten ginen etxean horrela bururatu zitzaigun irratsaio bat egitea entzun nahi gintuen guztiarentzat. Ez galdu dauzkagun atal txukunak.

  1. Gaurkotasunaren Behatokia. Berri arraro batzuk kontatuko ditugu, arreta deitzen digutenak, eta ondoren gure gizartean une honetan gertatzen ari denaz iritzia emango dugu.

  2. Just Fun.  Atal honetan Soinuak, Impro, Asteko filma eta Heriotzaren Asmakizuna daude. Aurreko asteko heriotzaren asmakizunaren erantzunarekin hasten da programa, eta, gero, hiru soinu entzungo dira. Soinu horiek asmatu egin behar dira, inprobisazio bat, gomendatu nahi dugun film edo telesail bat, eta, azkenik, hurrengo asterako asmakizun bat.

  3. Zer nahiago duzu? Galdera zailak gustatzen zaizkigu. Gauza ergel baina ez hain ergelei buruz hausnartzeko eta hitz egiteko aprobetxatuko dugu.