Koronabirusak (COVID-19), beste lurrande askotan bezala, gurean elkartasun olatua sortu du, eta horretan jarri nahi dugu arreta. Asko dira sortu diren ekimenak, herritarren sareak eta boluntario-proiektuak, eta asko dira, halaber, horiekin bat egin duten pertsonak.
Batekin Arabako Boluntariotzaren Agentziatik, lagundu nahi duten pertsona guztiak bideratzeaz eta orientatzeaz gain, haien lana aitortu nahi dugu, eta, jakina, eskerrona adierazi. Horretarako, Elkarteak.info eta Saregunerekin batera, #mirollomola kanpaina jarri dugu martxan. Kanpaina honen bidez, osasun-gomendioei jarraituz, auzokideei laguntzeko kalera ateratzen diren milaka pertsonen ekintza ikusarazi nahi da. Baikortasuna transmititu nahi dugu, eta, zergatik ez, umore ukitu bat, eta, horretarako, komuneko paperaren biribilkia erabili dugu kanpainaren hari gidari gisa, azken asteetako protagonistetako bat izan baita.
Nola parte hartu? Oso erraza!
Jarraitu urrats hauei:
- Komuneko paperaren biribilki bat amaitzen duzunean, emaiozu bigarren bizitza bat. Tuneatu!
- Prest daukazunean, eraman ezazu boluntario lanetan aritzen zaren tokira eta atera argazki bat biribilkia eta zu agertzen zaretela.
- Igo ezazu Instragramera edo Facebookera eta erabili #mirollomola traolak eta egin gure aipamena @batekin.voluntariado idatziz; hartara, mezua partekatu ahal izango dugu. Aukera aprobetxatu erronka egin nahi duten pertsonak aipatzeko, eta, bide batez, haien jarrera ona eskertu.
Izan ere, zuen jarrera biribilki damola… Eskerrik asko hau posible egiteagatik!