Sonando Local: una apuesta por visibilizar los retos globales desde la comunicación local

Estatu espainiarreko tokiko 150 hedabide publikok eta komunitariok baino gehiagok Europako lehen OTT plataforma abiarazi dute. Plataforma horretan, tokiko eremuetatik ingurumen-iraunkortasunari, justizia sozialari eta landa-ingurunea biziberritzeari buruzko edukiak bildu dira.

ONDA ODS proiektuaren esparruan eratuta, Espainiako Estatuko hurbileko hedabideen 4 sarek eta tokiko 150 irrati eta telebista baino gehiagok osatutako aliantzak Europan bertakotik ekoitzitako ikus-entzunezko edukien lehen OTT plataforma inauguratu zuten otsailaren 13an.

Irratiaren Nazioarteko Egun hau ospatzeko eta ONDA ODS kanpaina nazionalaren inplementazioan urte batez elkarrekin lan egin ondoren, Andaluziako Irrati eta Telebistako Udal eta Komunitate Irratien Elkarteak (EMA-RTV), Komunitate Hedabideen Sareak (ReMC), Galiziako Udal Irratien Elkarteak (EMUGA) eta RTV Cardedeuk (XARXA) tresna berritzaile hau merkaturatu dute, ikus-entzunezko edukien egungo kontsumora egokituta.

Sonando Localek 4 hizkuntzatan (gaztelania, katalana, euskara eta galiziera) idatzitako edukiak eskainiko dizkio publikoari, hurbiltasuneko hedabideek sortuak eta datozen hamarkadetan aurre egin beharko diegun erronka globalei buruz herritarrak sentsibilizatu eta eragitera bideratuak: ingurumena, genero-berdintasuna, landa-ingurunearen biziberritzea, lan duina, desberdintasunen aurkako borroka dira plataforma honen ardatz tematikoetako batzuk. Erabiltzaileek doan ikusi edo entzun ahal izango dituzte material inspiratzaileak, Agenda 2030ek eta Garapen Iraunkorreko Helburuek (GJH) Espainian planteatutako helburuak lortzen laguntzeko.

ONDA ODS EMA-RTVk koordinatutako eta Eskubide Sozialak eta 2030 Agenda Ministerioak finantzatutako proiektua da.

Informazio gehiagorako:
ONDA ODS proiektuaren webgunea: ondaods.org
Sonando Local webgunea: sonandolocal.org